Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia

Pink saris

EMAKUME INDIARREN BORROKA EUREN ESKUBIDEEN ALDE

pink saris

“Neskatilen bizitza latza da… Emakumeen bizitza oso latza”, dio Sampat Palek, Kim Longinotto dokumentalista britainiar gailenak –besteren artean, Divorce Iranian Style (1998), Sisters In Law (2005), duela urte batzuk hemen proiektatua, Hold Me Tight, Let Me Go (2007) eta Rough Aunties (2008) zuzendu izan ditu– aurkezten digun lan berri honen protagonistak. Sampat, beste asko bezala, ezkontzera behartu zuten oso gazte zela, eta tratu txarrak eta esplotazioa bizi izan zituen senarraren familiarengandik. Haiengandik ihes egin zuen eta orain urteak daramatza emakumeen eskubideen aldeko borrokan, Uttar Pradesh eskualdean, Indiako iparraldean. Kasu bera da Rekharena: hamalau urteko neskatila, “ukiezina”, kasta baxuenekoa izateagatik ezkontzen utzi ez dien familia bateko gizon batek haurdun utzitakoa. Baita Renurena ere: hamabost urteko neskatila, senarrak ezkonsenideen etxean abandonatutakoa, haiengandik tratu txarrak eta erasoak jasotakoa.

2010 Erresuma Batua-India
Zuzendaritza: Kim Longinotto
Ekoizpena: Amber Latiff, Girjashanker Vohra / Vixen Films, Ginger Productions
Gidoia: Kim Longinotto
Argazkia: Kim Longinotto
Musika: Midival Punditz
Muntaketa: Ollie Huddleston
Iraupena: 96 min.
Kontaktua: Kim Longinotto
kimlonginotto@hotmail.com

 

Festival de Sheffield (2010): Premio Especial del Jurado
Festival de Abu Dhabi (2010): Mejor Documental
Festival de Toronto (2010): Sección Oficial