Sabur. Un viaje a Gorazde (2005)
LEHIAKETATIK KANPO
2000. urteaz geroztik, SOS Balkanak erakundeak bidaia bat antolatu ohi du urtero abuztuan Goraždera, Bosnia eta Hertzegovinara. Gerra edo gerrei buruz gogoeta egitea da bidaia horren helburu nagusia, eta gazte jendeari zuzenduta dago batez ere. 2003an, 14 pertsonak
osatutako gazte talde batek dokumental bat filmatzea erabaki zuten.
Gazteak ikusleei beren esperientzia transmititzen saiatu dira, autobusean egindako bidaian eta Goražden egin dituzten jardueretan bizitako esperientzia, baita egonaldian beren etxeetan hartu dituzten pertsonekin izandako harremana ere.
Emakume bat, Samija, erasoa hasi zenean seme-alaba txikiekin alde egin zuena eta gerra bukatu ondoren ahal izan zuenean itzuli zena; haren alaba, Dzermina, alde egitean 8 urte zituena eta 14 bueltatu zenean; Šefika, Samijaren arreba, denbora guztian bertan izan zena, senarra galdu eta alde egiteko asmorik ez zuena; Mirza, mutil gaztea, 17 urterekin kontzentrazio esparru batean hilabeteak eman zituena eta orain, ia gazte guztiek bezala, Goraždetik eta Bosnia eta Hertzegovinatik alde egitea amets duena, etorkizun itxaropentsuagoaren bila.
Espainia
Zuzendaritza: Irene Cormenzana, Maru Solores
Ekoizpena: SOS Balkanes
Gidoia: Irene Cormenzana
Muntaketa: Maru Solores
Iraupena: 37 min.
Kontaktua: SOS Balkanes
Tf.: 943 42 50 90
sos_balkanes@pangea.org