LA ZONA (2006)
Chernobilgo hondamendi nuklearrak suntsituta utzitako paisaiaren erretratua da, istripuaren ondorioak jasaten ari diren inguruetan bizi diren hiru haurren ikuspegitik begiratuta. Haurren istorioen, ametsen eta desioen bidez, La zona filmak ahaztutako lurralde horren bihotzera bidaiatzea proposatzen digu, non 5 milioi pertsonak Chernobilgo itzalaren azpian bizitzen jarraitzen duten, tragedia gertatu zenetik 20 urte igaro direnean. Lidia, Nastia eta Andrei hiru haur ukraniar dira, Chernobilgo hondamendiak kutsatutako inguruetan bizi direnak. Jaio zirenean istripua aspaldian gertatu bazen ere, hiruek dute Chernobilgo Ziurtagiria, Estatuaren laguntza eta subentzio jakin batzuk jasotzeko eskubidea ematen dien txartela, baina jaiotzen direnetik beren bizitzak betiko markatzen dituen zama bihurtzen dena. Historian izan den istripu nuklear larriena gertatu zenetik hogei urte igaro ondoren, hiru haur horien bizitzaren erretratu hau aurkeztuko zaigu.
Espainia
Zuzendaritza: Carlos Rodríguez
Ekoizpena: Asun Lasarte / Morgan Creativos
Gidoia: Carlos Rodríguez
Argazkia: Juantxu Beloki
Musika: Janusz Wojtarowicz & Motion Trio, Óscar Maceda
Muntaketa: Carlos Rodríguez
Iraupena: 80 min.
Kontaktua: Morgan Creativos
Tf.: 943 42 79 13
morgancrea@telefonica.net
Festival de Cine Español de Málaga: Documentales