Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
kenia y su familia

KENIA Y SU FAMILIA (2005)

Elkar maite duten emakumezko bikote baten bizi esperientzia. Beste edozein bikotek bezalaxe, haur bat izatea erabakiko dute, haietako batek ernaldua. Hala ere, prozesua ez da erraza izango. Lau intseminazio artifizialek huts egin ondoren eta bi urteko geldialdia egin eta gero, Juliak eta Aídak lagunen artean odoleko aita baten bila hastea erabakiko dute. Hala, Julia haurdun geratuko da lehenengo saialdian. Kamerak gertutik segituko du gertaeren bilakaera lau urte horietan, eta bi emakumeen eta haur jaio berri Keniaren familia handiak osatutako beren ingurunearen egunerokotasunean murgilduko da. Llorenç Solerren lan berria, Saïd (1998) eta Lola, vende ca (2000) film luzeen eta, beste askoren artean, 52 domingos (1965), Gitanos sin romancero (1976), Ciudadanos bajo sospecha (1994) eta Francisco Boix, un fotógrafo en el infierno (2001) dokumentalen zuzendariarena.

Espainia
Zuzendaritza: Llorenç Soler
Ekoizpena: Oriol Porta / Àrea de Televisió
Gidoia: Llorenç Soler
Argazkia: Francesc Pla
Musika: Eduardo Arbide
Muntaketa: Ignasi Arribas
Iraupena: 55 min.
Kontaktua: Àrea de Televisió
Tf: 93 467 10 10
areatv@areatv.es