Zinea eta giza eskubideen iv. Topaketak.
estrellas de la línea

ESTRELLAS DE LA LÍNEA (2005)

Valeria, Vilma eta Mercy prostitutak dira. Guatemalan bizi dira eta bi dolar kobratzen dituzte beren zerbitzuen truke. Guatemalako hiria zeharkatzen duen burdinbidetik, La Línea-tik gertu lan egiten duten emakumeetako batzuk dira. Errespetuzko tratua jasotzea dute amets, eta euren kontrako indarkeria behin betiko amaitzea.
Hala, futbol talde bat eratzea erabakiko dute, dituzten arazoetan jendearen arreta erakartzea lortzeko. Entrenamendu saio batzuen ondoren, tokiko lehiaketa batean izena emango dute. Ez dute haiek parte hartzea nahi, ordea, prostitutak direlako aitzakia bakarrarekin. Bazterkeria horrek polemika bortitza piztuko du Guatemalan, haien bizitza aldatuko duen polemika…
Honela laburtu daitezke beren errebindikazioak: “Aurrena emakumeak eta amak gara eta, hurrena bakarrik, prostitutak”.

España
Zuzendaritza: Chema Rodríguez
Ekoizpena: Tomás Cimadevilla / Telespan 2000
Gidoia: Pablo Blanco Guzmán
Argazkia: René Soza
Musika: Michel Peraza, Vagos y Maleantes, Guerrilla Seca, Paulo Alvarado
Muntaketa: Alfonso Pino
Iraupena: 90 min.
Kontaktua: Telespan
Tf: 91-5624532
bdelgado@telespan2000.com

Berlinale. Festival Internacional de Cine de Berlín (2006): Panorama