Migrazioa: “amesgaizto” europarra

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen arabera, 2015. urtean milioi bat migratzaile baino gehiagok lortu zuten Europara iristea. %97 itsasoz heldu zen eta %3 soilik lehorretik. 3.770 lagun hil ziren Europara heltzen saiatzen, gehienak Mediterraneoan itota. Segur aski aipatutako kopuru horiek gainditu egingo dira 2016. urtean.

Afrikan eta Asian barrena, bidaia luzeago edo motzagoa eta arriskutsua egin ondoren, eta Mediterraneoa gurutzatzea lortu eta gero, pertsona hauetako askorentzako amets europarra itzali egiten da eta amesgaizto bihurtzen da. Errefuxiatuentzako eremuak eta etorkinentzako zentro itxiak aurkitzen dituzte, eta kasurik onenean, askatasunez bizitzea lortzen dute, baina diskriminazioa eta oso lan-baldintza txarrak jasanez.

Ekonomia informala eta nekazaritza izan ohi dira paperik gabeko etorkinentzako ohiko iraupen-iturriak. Horregatik, Espainian Almeria eta Italian Rosarno bezalako tokitan lan bila dabiltzan dokumentaziorik gabeko herritar asko biltzen dira. Almería Acoge elkartearen arabera, probintzian 5.000 lagun inguru ari dira "infraetxeen asentamendutan behartsu bizitzen".

Atzerritarren proportzio handiak, lan- eta bizileku-ezegonkortasunak, eta gizarte-zerbitzuak gainezka egoteak, zenbait lekutan, bertakoen eta etorkinen arteko tentsioak eragin dituzte. Batzuetan borroka latzak eta arrazakeria-ekintzak burutzera heldu dira.

2024 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea