Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia kultur etxeetan apirilaren 7tik aurrera

Omar (2012)

Ostirala, 2016(e)ko apirila(r)en 01-(e)an

Apirilaren 15ean hasiko da ofizialki Giza Eskubideen Zinemaldiaren XIV. edizioa, 2016 urteari dagokioena. Egun batzuk lehenago hasiko da kultur etxeetan. Izan ere, apirilaren 7tik 22ra hainbat film luze eta labur ikusteko aukera egongo baita auzoetako kultur etxeetan. Proiekzio guztiak iluntzeko 19:00etan hasiko dira.

Hona hemen zeintzuk diren filmak, tokiak eta datak:

Omar (2012). Loiola K.E. Apirilak 7. JBA (Jatorrizko Bertsioa Azpitituluak) euskaraz.

Tryouts (2013) film laburra eta Rastros de Sándalo (Rastres de Sándal, 2014). Imanol Larzabal (Lugaritz). Apirilak 13. Gaztelaniaz.

Mensajes de frontera (2016). Ernest Lluch K.E. Apirilak 14. JBA euskaraz.

Gora Gasteiz - Izan kolore, Sé color (2016). Egia K.E. Apirilak 18. Euskaraz eta gaztelaniaz.

Miele (2013). Intxaurrondo K.E. Apirilak 19. JBA euskaraz.

Energia trantsizioak: piztu aldaketa! (2016). Okendo K.E. Apirilak 20. Euskaraz eta gaztelaniaz.

Immigrazioa film laburrean. Tomasene K.E. Apirilak 21. JBA euskaraz.

Difret (2014). Aiete K.E. Apirilak 22. JBA euskaraz.

2024 © copyright
  • Elkarrizketak Donostia / Conversaciones San Sebastián DSS2016.eu
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea