Berriak

Zinema eztabaidagai museoan

Zinema eztabaidagai museoan

Asteazkena, 2014(e)ko iraila(r)en 10-(e)an

Datorren astelehenetik asteazkenera arte (irailaren 15ean, 16an eta 17an),  "Zinema-ideiak eta zinema ideiaduna" zikloa burutuko da San Telmo Museoan. Zineak narratibarekin, filosofiarekin eta gizartearekin duen harremanaz arituko dira Amelia Valcarcel, Victoria Camps, Manuel Cruz, Roberto R. Aramayo, Koldo Almandoz, Iratxe Fresneda eta Irati Jiménez, besteak beste.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen Zinemaldiaren XII. edizioaren laburpena irudietan

Astelehena, 2014(e)ko abuztua(r)en 11-(e)an

Hemen, 2014ko apirilaren 4ean hasi eta 11ean amaitu zen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren XII. edizioaren laburpena irudietan.

Jarraitu irakurtzen

Sarrerak internetez erosteko gunea

Astelehena, 2014(e)ko uztaila(r)en 28-(e)an

Donostia Kulturak martxan jarri du sarrerak internetez saltzeko gune propioa: www.donostiakultura.eus/sarrerak. Bertan Donostia Kulturak antolatutako ikuskizun guztietarako sarrerak eros daitezke.

Jarraitu irakurtzen

Arte eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 10. Ekitaldiaren sari banaketa maiatzaren 18an

Arte eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 10. Ekitaldiaren sari banaketa

Osteguna, 2014(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Atalaren bitartez, Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 10. ekitaldiaren sari banaketa antolatu du maiatzaren 18an, Victoria Eugenia antzokian. Sari banaketa hori Eskolarteko Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketarekin batera egingo da.

Jarraitu irakurtzen

"Short Term 12" filmak Giza Eskubideen XII. Zinemaldian Ikusleen Saria lortu du

Short Term 12

Ostirala, 2014(e)ko apirila(r)en 11-(e)an

Destin Daniel Cretton zuzendariaren Short Term 12 (2013) filmak Ikusleen Saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldian.

Jarraitu irakurtzen

“Bakearen eta giza eskubideen aldeko ipuinak eta margolanak” lehiaketaren atzera begirako erakusketa (2004-2013)

Larunbata, 2014(e)ko apirila(r)en 05-(e)an

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Atalaren bitartez, Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 10. edizioa antolatu du eta hamargarren urteurrena ospatu nahi du azken urteotan giza eskubideen inguruko hausnarketan parte hartu duten 23.500tik gora haur eta gazteen lana txalotu eta eskertuz. Horretarako, aurreko edizioetako atzera begirako erakusketa antolatu du 9 edizioetan aurkeztutako ipuin eta margolan onenekin.

Jarraitu irakurtzen

Robert Guédiguianek jasoko du Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria

Robert Guédiguian

Osteguna, 2014(e)ko apirila(r)en 03-(e)an

Robert Guédiguian Frantziako zinegileak jasoko du Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak (apirilak 4-11) urtero ematen duen Saria. Saria inaugurazio ekitaldian emango da Victoria Eugenia Antzokian, apirilaren 4an, 19:30ean. Ustaritz Betelu artista donostiarrak diseinatu du saria.

Jarraitu irakurtzen

“Lankidetza aldaketarako" argazki erakusketa apirilaren 1etik 19ra

Cooperar para transformar

Asteazkena, 2014(e)ko apirila(r)en 02-(e)an

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak, nazioarteko lankidetzaren esparruan lanean diharduten 84 euskal GKE biltzen dituenak, Giza Eskubideen Zinemaldian parte hartuko du, Hegoaldeko 8 pertsonen lekukotasunak Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian erakusgai jarriz. Hain zuzen ere, pertsona horien bizi-kalitatea zein giza eskubideen errespetua hobetu egin da euskal nazioarteko lankidetzari esker.

Jarraitu irakurtzen

"Begirada kontzienteak" erakusketa Okendo Kultur Etxean

Begirada kontzienteak

Asteartea, 2014(e)ko apirila(r)en 01-(e)an

Okendo Kultur Etxeak Donostiako Calcuta Ondoan GGKEaren eskutik iritsiko den argazki-erakusketa interesgarri bat hartuko du apirilaren 1etik maiatzaren 31ra arteBegirada kontzienteak erakusketa.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitarte ospatuko da

Ostirala, 2014(e)ko martxoa(r)en 28-(e)an

Srdan Golubović zuzendariaren Circles / Krugovi (2013) filmak inauguratuko du datorren apirilaren 4an, ostiralez, Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldia Victoria Eugenia Antzokian. Hiriko Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatzen du aipatu zinemaldia. Hany Abu-Assad zuzendariaren Omar (2013) film palestinarrak itxiko du, bestalde.

Jarraitu irakurtzen

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea