EL TAAIB / LE REPENTI (2012)

El taaib

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Asteazkena, 2013(e)ko apirilak 24 / 16:30

4,10 € (Sarreren salmenta)

classic

Birgizarteratzea eta gatazka ondoko berreraikitze prozesuak

Aljeria-Frantzia. Zuzendaritza: Merzak Allouache. Ekoizpena: Yacine Djadi, Jacques Bidou, Marianne Dumoulin / Baya Films, JBA Production. Gidoia: Merzak Allouache. Argazkia: Mohamed Tayeb Laggoune. Muntaketa: Sylvie Gadmer. Aktoreak: Nabil Asli, Adila Bendimerad, Khaled Benaissa. Iraupena: 87 min

HIZKUNTZA: arabiera / AZPITITULOAK: euskara, ingelesa

Aljeria, goi-lautaden eskualdea. Talde islamiar menderaezinek izua eragiten jarraitzen dute. Rashi gazte yihadista da eta mendia utzi eta bere herrira itzultzea erabaki du. “Barkamen eta adiskidetasun lege nazionalaren” arabera, poliziaren aurrean agertu eta arma entregatu behar dio, amnistiaren onurak hartu eta “damutu” bilakatzeko. Baina legeak ez ditu hilketak ezabatzen, eta hortik aurrera, irteerarik gabeko bidaia abiatuko du Rachidek, indarkeria, sekretua eta manipulazioa nahasten direlarik.

Merzak Allouache Aljeriako egile entzutetsuaren azken filma da; zinema magrebtarraren egile handienetakoa da, eta, besteak beste, Omar Gatlato (1977), Bab El-Oued City (1994) eta Salut cousin! (1996) filmak zuzendu ditu.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea