THE ARGENTINA EXPERIMENT (2011)

The Argentina Experiment

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Astelehena, 2013(e)ko apirilak 22 / 19:00

4,10 € (Sarreren salmenta)

Burujabetza ekonomikoa eta autokudeaketa neoliberalismoaren krisiaren aurrean

"HUMAN RIGHTS FILM NETWORK" LEIHOA

Festival Internacional de Cine de Derechos Humanos de Buenos Aires

LEHIAKETATIK KANPO

Grezia. Zuzendaria: Yorgos Avgeropoulos. Ekoizpena: Yorgos Avgeropoulos / Small Planet. Gidoia: Yorgos Avgeropoulos. Argazkia: Yorgos Avgeropoulos. Musika: Yannis Paxevanis. Muntaketa: Yiannis Biliris, Anna Prokou. Iraupena: 100 min

HIZKUNTZA: gaztelania, greko / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Buenos Aires, 2001eko abendua. Ehunka pertsona hurbiltzen ari dira Maiatzeko plaza historikora. Argentinak, munduko ekonomia aberatsenen artean zegoenak, porrot egin du. Gobernuak dimisioa aurkeztu du eta Fernando de la Rúa presidenteak helikopteroz utzi du Etxe Arrosa, 35 pertsonaren heriotza eragin eta hogei milioi pertsona (biztanleen erdia) pobreziara bultzatu dituzten indarkeriazko liskarren artean. Ia hamar urte beranduago, krisi garaian Argentinan lanean ari zen Yorgos Avgeropoulos dokumentalista greziarra herrialdearen ekonomiaren eta egoera politiko eta sozialaren azterketa berri bat egin asmoz itzuli da.

Orain hamarkada bat bertan gertatutakoak, egun zenbait herrialde europarretan gertatzen ari diren egoerak gogora ekartzen dizkigu.

SOLASALDIA: Ana Iametti (REAS - Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Miguel Montanyà (Complutense Unibertsitateko Ekonomia Fakultatea)

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea