Hezkuntza, hizkuntza gutxituak eta identitatea

Kanadan, elebitasun ofiziala ez da gaurko kontua. 1977an, Quebeqek Hizkuntza frantsesaren karta izeneko legea barneratu zuen probintziako frantsesa bultzatu eta iraunarazteko, Kanadako elebitasun politika ofizial federalari zeharka desafio eginez. Karta honek hizkuntza-politika hezkuntza-arloan bete beharra zegoela exijitzen zuen. Izan ere, nahi duen guraso orok seme-alabak eskola publiko frankofonoetan eskolaratzeko eskubidea duela aitortzen da bertan.

Hizkuntza bat zuzen hitz egitea, hizkuntzarekin komunikatu eta bizitzea, frantsesa nahiz beste edozein izan, balio akademikoa, intelektuala edo soziala izateaz gain, identitate ikur bat da. Zentzu horretan, hizkuntza gutxituak irakastea errebindikazio eta erresistentzia ekintza izan ohi da askotan, eta irakasleek ezinbesteko zeregina betetzen dute lan horretan.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astearen testuinguruan aurkeztuko da film hau, egileak hezkuntza-sistemaren odatzat duena gehiago kritikatzat baino, perfektua ez den sistema baten alderdi irregularrenetako batzuk erakutsi arren, baina betiere kontuan hartuta jasotzen dituen erantzukizun kargak gehiegizkoak izaten direla pertsonen garapenari begira.

Film: Monsieur Lazhar

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea