30 AÑOS DE OSCURIDAD (2011)

30 años de oscuridad

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Asteartea, 2012(e)ko apirilak 24 / 19:00

4 € (Sarreren salmenta)

“Satorrak”: Errepresio frankistatik ezkutatuta

Espainia. Zuzendaritza: Manuel H. Martín. Ekoizpena: Olmo Figueredo González-Quevedo / La Claqueta, Pizzel 3D, Irusoin. Gidoia: Jorge Laplace. Argazkia: Dani Mauri. Animazio zuzendaria: Juanma Suárez. Musika: Pablo Cervantes. Muntaketa: Carlos Herrera. Laguntzaileak: Juan Diego, Ana Fernández. Iraupena: 85 min

HIZKUNTZA: gaztelania / AZPITITULUAK: ingelesa

Gerra Zibila amaituta, Manuel Cortések, Malagako Mijas herriko alkate izandakoak, ez zuen Espainiatik ihes egiteko aukerarik izan. Etxerako bueltan, arriskuz betetako bide luzea egin eta gero, oharkabean ailegatu ahal izan zen. Emazteak, Julianak ohartarazi zion herrian jende ugari fusilatzen ari zirela. Bien artean zulo bat egin zuten paretan, ezkutatu ahal izan zedin. Manuel Cortési inoiz ez zitzaion burutik ere pasatuko pareta atzeko leku itogarri hura berak eraikitako kartzela izango zela 30 urtetan.

"Gerraosteko satorrak" deitutakoen historia da hau, errepresiotik ihes egiteko bizitza osoa sakrifikatu behar izan zutenena. Historialariek esan izan digutenez, Espainiako Gerra Zibila 1939an bukatu zen. "Satorrentzat", ordea, askoz ere beranduago, hogeita hamar urte geroago, 1969an alegia, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ateratako agiri batek haiek ustez egin zituzten "krimenak barkatu" zizkienean.


Solasaldia: Manuel H. Martín (zuzendaria), Jorge Laplace (gidoilaria)

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea