Setemius profesorea izarretako basa-bizitzaren ikertzaile ospetsua da eta espezimen bitxi bati buruzko dokumentala aurkeztuko digu: “homo consumus”, Lurreko biztanlea. Bere ohiturak planetaren baliabideak eta biztanle zoritxarrekoenak birrintzen ari dira. Harrapari horrek ez daki, ordea, eboluzio bat izan dezakeela, eta “homo responsabilus” bilakatu; hartara, gehiago jabetuko da eta arduratsuagoa izango da, eta bere espeziearen eta bere munduaren etorkizuna hobetuko du.
Pablo Llorens valentziarraren azken lana. Valentziarra azken bi hamarkadetako Espainiako animazio-egile garrantzitsuenetako bat da, hainbat film laburren egilea: Gastropotens (1990), Caracol, col, col (1995) edo El enigma del Chico Croqueta (2004) eta Juego de niños (1990).
| Urtea: | 2009 |
|---|---|
| Jatorria: | España |
| Zuzendaritza: | Pablo Llorens |
| Ekoizpena: | Pablo Llorens / Potens Plastianimation |
| Gidoia: | Pablo Llorens |
| Fotografía: | Pablo Llorens |
| Animación: | Pablo Llorens, Markus Mayer |
| Musika: | Ramón Giner |
| Muntaketa: | Takeshi Seyama |
| Iraupena: | 10 min. |
| Kontaktua: | Potens Plastianimation |
| Email: | info@plastianimation |